Irun Futsal kluba iragarri duenez, aurten Irun Futsal Cup txapelketa antolatuko dute hirugarrengoz. Areto-futboleko txapelketa apirilaren 18tik 19ra jokatuko da Uranzu pilotalekuan. Txapelketaren hirugarren edizioan 20 taldek izango dute gehienez bertan lehiatzeko aukera eta bi fase izango ditu: multzoen fasea eta azken fasea.
Txapelketan izena emateko 7 eta 10 jokalari arteko talde bat sortu beharko da eta jokalariek 16 urtetik gora izan beharko dituzte. Guztira, talde bakoitzak 100 euro ordaindu beharko ditu txapelketan izena emateagatik. Izen ematea egiteko hainbat aukera eskainiko ditu klubak: irunfutsal@gmail.com, 653 726 249 edo @irunfutsal sare sozialen bidez mezu bat bidaliz.
Klubetik aurreratu dutenez, txapelketako irabazleentzako sariak egongo dira, txapelketako babesle ofizialei esker. Irun Futsaletik adierazi dutenez, datozen egunetan jakinaraziko da zeintzuk izango diren sari horiek. Gainera, jokalari guztiek ura, fruta eta opilak jasoko dituzte.



