Bertsolaritza. Belaskoenea LH

2012-2013an Belaskoenea ikastetxeko 2. zikloko ikasleek “ZU ERE BERTSOLARI” programan parte hartu genuen kurtsoan zehar.
Programa horrek bertsolaritza Euskal Herriko kulturaren barruan ezagutzeko aukera ematen digu: bertsoak sortu, bertsoak kantatu, bertsolari ospetsuak ezagutu…
Gure irakasle-bertsolaria Alaia Martin izan zen, eta berarekin bertsoak sortu eta kantatu genituen.

Bertsolaritza izenburu
Ekintza desberdinen artean, garrantzitsuena bertsoak ikastetxean eta ikastetxetik kanpo kantatzea izan zen. Maiatzaren 28an, Amaia Kultur Zentroan, emanaldia izan genuen beste zenbait ikastetxeekin batera, guraso, lagun eta hurbildu ziren guztientzat.
Aipatu beharra dago gure eskolako Abesbatzarekin emanaldiak eman genituela Dunboa eta Elatzeta ikastetxeetan ere.

Hau guztia egin ondoren, Alaiak ustekabe atsegina ekarri zigun geletara. Jon Maia bertsolari ospetsuak bisita egin zigun. Bertan, elkarrizketa egin genion, bertso b-tzuk bota zizkigun eta azkenik argazkiak atera, eta nola ez!! autografo batzuk sinatu ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude