Katea auzoak Inauteriak bere erara ospatu ditu aurten ere. Aurreko asteburuan egindako ekintza guztien ostean, otsailaren 21an, azken ekintza izango dute: Inauterietako desfilea. Arratsaldeko 17:00etan Errotazarren hasi, Andrearrriaga, Erroiarri, Bizkaia eta Frontoitik igaroko da. Mozorratuentzako meriendaz gain, desfilearen amaieran festa izango da frontoian. Aurten nobedade gisa txaranga bat egongo da desfilean eta auzotarrak bertan parte hartzera gonbidatuta daude.
Aurreko ekintzak
Larunbateko desfilea ez da Katea auzoan inauteriekin loturik antolatutako ekintza bakarra izan. Otsailaren 13an, ostiralean, Elatzeta eskolak inauteriak ospatu zituen. Otsailaren 15an, igandean, berriz, Euskal Inauteriak ospatu zituzten, 9:45ean frontoitik abiatutako Puxka Biltzearekin. Amaieran, muxikoak dantzatu zituzten frontoian.



