Azken Portuko igerilekuak itxita egongo dira asteburu honetan

Irungo Udaleko Kirol Arloak jakinarazi duenez, Eskola Kirola eta Waterpoloko hainbat alderdi direla eta, ondoren zehazten diren egun eta orduetan, Azken Portu kiroldegiko igerilekuak jendearentzat itxita egongo dira, igerileku txikiko igeriketa-ikastaroetarako izan ezik.

Igerilekuak itxita egongo dira larunbata, otsailaren 17an, 8:30etatik 13:15etra eta 15:00etatik 22:00etara. Otsailaren 18an, igandean, 10:15etik 14:00etara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude