2024ko Bioterra komertzializatzeko lanak martxan dira. Azokaren aurtengo leloa ‘Konpromiso ekologikoa’ izango da eta ekainaren 7tik 9ra egingo da Ficoban. Bioterrak komunitate gero eta zabalagoa du, ingurumena errespetatzen duten produktuekin eta zerbitzuekin konprometitua dagoena. Proposamen horiei buruzko informazioa jaso eta horietan sakondu nahi duena eta Bioterra ezinbesteko hitzordua duena.
Bioterra produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Euskadiko azoka da Bioterra, eta aurtengo leloa ‘Konpromiso ekologikoa’ izango da. Hitzordua duela 21 urte hasi zen sartzen enpresa erakusketarien eta bisitarien egutegian.
Jasangarritasuna helburu
Gizarteak gero eta kontzientzia handiagoa du ingurumen-gaien inguruan, eta, horren ondorioz, ia jarduera ekonomiko guztietara zabaltzen ari da. Orain, ikuspegi nagusia da hainbat faktorek planetaren jasangarritasunean eragiten dutela eta gobernuek, nazioz gaindiko erakundeek, eta enpresek-eta ekintzak egin behar dituztela egoerari aurre egiteko. Baina, horrez gain, egoerak gutako bakoitzari ere eskatzen digu gure bizitzako ia alderdi guztietan kontuan izan dezagun.
Horregatik, Bioterraren 21. edizio honek ere leiho bat ireki nahi dio aktibismoari, ingurumen-arazoak konpontzeko gizarte-mugimendu bat den aldetik, banaka izan nahiz kolektiboa izan. Eta aurten, azoka-egunetako batean Ozeanoen Nazioarteko Eguna ospatzen denez, hainbat jarduera antolatzen ari dira, espezie guztien biziraupenerako itsasoa garrantzitsua dela azpimarratzeko, planetaren birika baita, oxigenoaren zati handi bat itsasotik sortzen da eta.
Familia osoarentzako hitzordua
Datozen asteetan, Bioterrak bere jarduera-programaren berri emango du. Programa horretan, jarduera ekologiko ugari proposatuko dira, etorkizun jasangarri bat sustatze aldera.
Bioterrak, konpromiso horri heltzeko, erakusketa-gune bat prestatuko du. Bertan, planeta zaintzen eta bizitzeko estiloa hobetzen duten produktu eta zerbitzu ekologiko ugari aurkitu ahal izango dira. Eta eginbide jasangarriak ezagutzeko ingurumen-hezkuntzako ekimenak ere izango dira. Ekimen horien bidez, ekintza txikiek gure planetaren osasunean eragin handia izan dezaketela ikasi ahal izango dugu.
Sukaldaritza ekologikoa da Bioterraren beste proposamen arrakastatsuenetako bat; izan ere, aukera ematen du janari goxoak eta osasungarriak jateko eta ikusteko sukaldaritza ekologikoak gutxitu egiten duela elikaduraren inpaktua ingurumenean. Eta horrez gain, beste proposamen batzuk ere bai, modan eta etxean bertan ere bizimodu jasangarriago bat izateko.
Izan ere, ikustera eta ezagutzera ez ezik, ikastera eta hausnartzera ere etorri behar da Bioterrara. Alde horretatik, kontua da akordio handiek, eguneroko ekintza eta erabaki txikiekin batera, Lurra leku jasangarriagoa izaten lagundu behar dutela.