Irungo Artia eta Martindozenea gaztelekuek hainbat ekintza egingo dituzte iraila amaitu aurretik. Ohikoa den moduan, Gazteleku bakoitzak ekintza ezberdinak antolatuko ditu Irungo gazteriarentzako pentsatuak egongo direnak. Gaztelekuek antolatutako ekintzen inguruko informazio guztia Irungo Udalaren webguneko Gazteartean atalean topatuko duzu.
Artiako Gaztelekua
Artiako Gaztelekuan iraila amaitu aurretik egingo den azken ekintzetako bat gaur bertan, irailaren 27an, arratsaldeko 17:30ean hasiko den sukaldaritza tailerra izango da, warp-ak sukaldatzen ikasteko. Bihar, irailaren 28an, aldiz, arratsaldeko 18:00etik aurrera buztin tailerra egingo dute Artian. Ostiralean, irailaren 29an, nerabeen tribialera jolastuko dira arratsaldeko 18:00etik aurrera.
Azkenik, larunbatean, irailaren 30ean, Bizikletan ibiliko dira Bidasoa ibaiaren inguruan. Iraileko azken ekintza honetan parte hartzeko Artiako Gaztelekura bizikletaz hurbildu beharko dira gazteak arratsaldeko 17:30ean. Ekintzan izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko Gaztelekura hurbiltzea, Whatsapez 681 946 798 zenbakira mezu bat bidaltzea, @gazteleku_artia Instagram kontura idaztea edo gazteleku_artia@irun.org helbidera mezu bat bidaltzea beharrezkoa izango da.
Martindozenea Gaztelekua
Martindozenea Gaztelekuan berriz, bihar, irailaren 28an, frontenisean artiuko dira kirola egiteko. Irailaren 29an, ostiralean, zuhaitz formako amets harrapakarien tialerra egingo dute arratsaldeko 17:30etik aurrera.
Hilabetea amaitzeko, larunbatean, irailaren 30ean, Area 51 rokodromora irteera antolatu dute arratsaldea pasatzeko. Horretarako, arratsaldeko 17:30ean Gaztelekuan elkartuko dira rokodromora elkarrekin joateko. Plaza izateko, izen-emate orria eta ordainagiria gaztelekura bidali beharko dira. Ekintzak 4 euroko prezioa izango du.
Aurretik aipatutako Martindozenea Gaztelekuko ekintzetan parte hartzeko izen ematea egitea beharrezkoa izango da. Izena emateko Gaztelekura hurbiltzea 690706471 zenbakira Whatsap bat bidaltzea, @gazteleku_irun Instagram kontura mezu bat bidaltzea edo gazteleku@irun.org helbidera mezu bat bidaltzea beharrezkoa izango da.
15-18 urte arteko espazioa
Gainera, Konekta zerbitzuaren bidez, 15-18 urte arteko gazteei erreserbatutako espazioak programazio berezia izango du. Irailaren 29an, ostiralean, Gazteartean Terraza egingo da.
Irailaren 30ean, larunbatean, zerbitzu honek Ficoban egiten den Irun Zuzenean musika festibalera dohainik joateko aukera emango dizu. 18:00etan Martindozenea Gaztelekuan elkartuko dira. Ekintzan parte hartu nahi duten 15 urteko gazteek Martindozenea Gaztelekuaren webgunean aurkituko duten baimen orria bete beharko dute. Gaur da ekintza honetan izena emateko azken eguna.