Cilantropo jatetxeak Artoaren Jardunaldiak antolatu ditu merkataritza biziberritzeko laguntzei esker

Luis Marianoko Cilantropo jatetxeak Artoaren Jardunaldiak antolatu ditu. Mexikoko sukaldaritzan espezializatutako jatetxeak gastronomia eta kultura uztartuko dituen ekintzak  prestatu ditu. Jardunaldiak otsailaren 1ean hasi  eta otsailaren 4ra bitartean egingo dira.  Jatetxea Merkataritza Biziberritzeko Plan Bereziaren barruko laguntzez baliatu da ekintza hauek antolatzeko.

Miguel Ángel Páezek azaldu duenez, “ostalaritza establezimendu honek establezimendua bera eta, oro har, hiria dinamizatzeko ekitaldi interesgarri bat antolatu du, eta garrantzitsua da Udalak babesa ematea”. Gainera, Udalak horrelako ekimenetarako laguntza ere ematen duela gogoratu du ordezkariak, Irungo merkataritza eta ostalaritza biziberritzeko diru-laguntzen bidez. “Bada, Irungo ostalari honen ildotik jarraitzera animatzen dut jendea, une oro aktiboak izatera, eta Udalak Irungo merkataritza eta ostalaritza ehuna babesteko eskaintzen duen guztia ezagutzera gonbidatzen dut”, gaineratu du Hiri Bultzada arloko ordezkariak.

Merkataritza Biziberritzeko Plan Bereziaren barruko laguntzen helburua Irungo txikizkako merkataritza eta ostalaritza babestea da. Horretarako, estrategia kolektiboak sustatzen dira, baita hiriko jarduera ekonomikoetan integratzeko beste formula batzuk ere, Irungo Merkataritza Plan Estrategikoaren barruko ekintza planak garatzen dituen ildoekin koherenteak direnak. Gaur egun, bi laguntza lerro daude indarrean: bat merkatari eta ostalari elkarteentzat da, eta bestea, merkatari eta ostalari partikularrentzat.  Urte naturalaren barruan eska daitezke laguntzak, are atzeraeraginez, eta honako hauek dira haien zenbatekoak: 25.000 euro ere saltokientzat eta 15.000 euro ere ostalaritza establezimenduentzat.

Marrubi Goxokiak eta Txingudi Rugby Taberna dira aurreko edizioetan beren negozioa dinamizatzeko eta hiriko ekonomia biziberritzeko laguntzak eskatu dituzten enpresetako batzuk.

Artoaren Jardunaldiak

Artearen Jardunaldietan Euskal Herria eta Mexiko batuko dituzten esperientziak izango dira.  Aste honetako ostegun, ostiral eta igandean egingo dira, hau da, hilak 1, 2 eta 4.  Hainbat topaketa gastronomiko eta jarduera kultural proposatzen dituzte jardunaldiek, hala nola, Euskal Herriko eta Mexikoko pintxoen topaketa bat, bost aldiko afari bat, argazki erakusketa bat eta Mexikoko bazkari bat.

Otsailaren 1ean, ostegunean, 20:00etan Malena Díazen “La trenza” argazki erakusketaren aurkezpena egingo da Cilantropo jatetxean. Hondarribiko Arroka Berri jatetxean, berriz, bost aldiko afaria egingo da, Cilantropo jatetxearekin elkarlanean. Afariak 65 euroko prezioa izango du eta 40 algunentzako lekua izango da.

Otsailaren 2an, ostiralarekin, 19:00etatik 21:00etara  Pintxche lagunarteko pintxo topaketa egingo da Real Unión tabernan eta Cilantropo jatetxean. Establezimendu bakoitzeko prezioa15 eurokoa izango da eta establezimendu bakoitzean aforoa 35 lagunekoa izango da.

Otsailaren 4an, igandean, 13:30ean “La trenza” argazki erakusketaren bukatuko da. Hortaz gain, 14:00etatik 16:00etara Mexikoko bazkariaz gozatuko dute Cilantropo jatetxera hurbiltzen direnek. Bazkariaren prezioa 45 eurokoa da eta 30 pertsonentzako lekua egongo da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude