Asteazken honetan, hilaren 23an, 19:00etan, “Defensoras de Derechos Humanos y de la tierra de Colombia” hitzaldia izango da Irungo Emakumeen Etxean. Bakearen aldeko Lankidetza Asanbladaren eskutik, Irungo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatu da hitzaldia. Sarrera librea izango da, aretoaren edukiera bete arte.
Donostiko eta Zarautzeko Emakumeen Etxeetatik pasa eta gero, Giza eskubideen eta lurraren aldeko ekintzaileek bakearen eraikuntzari eta lurraren defentsari buruzko hitzaldi bat emango dute Irunen, Kolonbiako testuinguruan kokatuta. Honako hauek izango dira hizlariak: Nora Saldarriaga, Forjando Futuros Fundazioko zuzendaria, Aleyda Gaitán, Urabáko lider komunitarioa eta Doris Eliana, Antioquíako Unibertsitateko bakerako katedrako irakaslea
Denek ala denek Kolonbian bakea finkatzeko lanean dihardute, hainbat esparrutan, eta, hitzaldian, hango gatazka armatuaren oinarrizko elementuak azalduko dituzte, baita genero ikuspegiaren inklusioa bake akordioetan eta lurraren aldeko borrokaren garrantzia bakearen eraikuntzan. Bukaeran, hizlariekin hitz egiteko aukera izango da.