Kolore Gauak azokak artisauak bilduko ditu San Juan plazan larunbateko iluntzean

Kolore Gauak artisauen gaueko azoka da eta merkatu honen edizio berria bat egingo da, abuztuare 24an, larunbatean, Irungo San Juan plazan. Kolore Kolore elkartearen eskutik, 18:00etatik 23:00etara 21 artisau eta artista bilduko dira plazan beren lanak erakusteko. Besteak beste, modako osagarriak, ilustrazioak, akuarelak, etxerako apaingarriak eta kosmetika naturaleko produktuak ikusi ahalko dira.

Kolore Kolore elkarteak eskuz, pazientziaz eta mimoz parte hartu duten artisau eta artisten lana nabarmendu nahi du. Horiek beren elaborazio-prozesuak azalduko dizkiete ezagutzeko jakin-mina dutenei.

Parte-hartzaileak

Hauek izango dira  larunbateko parte-hartzaileak:

  • Feeling Stabbee, Gurutze puntuarekin egindako produktuak, giltzatakoak eta orri-markagailuak,
  • N1 Ibilgailuak Eskalan, Ibilgailuen marrazketa eta pintura.
  • La Gantxeta, Kakorratzez egindako ehuna: apaingarriak, ilerako osagarriak.
  • Megan Carys Metalworks, Zilar birziklatuzko bitxigintza harri erdi preziatuekin. Haur eta helduentzako.
  • Hari Oro, osagarriak eta oihalezko produktu paregabeak.
  • Kolore Ganbara, Altzariak zaharberrituta, altzari zaharberrituak.
  • Le Muguet, decoupage teknikarekin apaindutako kristalezko tresneria.
  • Ittoitta, bitxigintza sortzailea.
  • Belitz, Jatorrizko Cianotipia dekorazioa. Lamina eta lanpara bakarrak.
  • D-Makrameotravez, Lepokoak, bisuteria, makrame-txakurrentzako uhalak eta jostailuak.
  • Mirimeba Design, Irungo ilustrazioen, bidaien eta mendien diseinu grafikoa eta ilustrazioa, laminak, orri-markagailuak eta postalak.
  • Piki ‘s Nature, kosmetika naturala,
  • Decastelart, zurezko artea eta zaharberritzea, naturak inspiratutako
  • Soulsu bisuteria.
  • Beatriz Faci, Bidasoako paisaien akuarelak.
  • Arima Sortzailea, Crochet eta joskintzako arropa eta osagarriak.
  • Ni Naiz, motxilak, poltsak, kamisetak, egurrezko belarritakoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude