Konekta zerbitzuak, KonektaLABS 2023 egitasmoaren barruan “Gazte ikasleen esperientziak” izeneko jardunaldia antolatu du martxoaren 21erako, datorren astearterako. Jarduera arratsaldeko 18:00etan hasiko da CBA liburutegian egingo da. 16 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako ekintza izango da.
Ez dakizu zer egin batxilergoaren ondoren? Zalantzak dituzu unibertsitatera joan ala goi-mailako graduren bat egitearen artean? Buruan hainbat aukera dituzu, baina, aldi berean, ez duzu bat ere aukeratzen?
Orientaziozko jardunaldi honetan zalantza guztiak argitzen lagunduko dizute. Unibertsitate eta lanbide-heziketako eskola ezberdinetan ikasi duten edo ikasten ari diren ikasle gazteak ekarriko dituzte karrera aukeratzerakoan izandako esperientziaz hitz egiteko, haien karrera nolako den azaltzeko eta abar. Gainera, hainbat esparrutako unibertsitateei eta lanbide-heziketako eskolei buruzko informazioa eskainiko dute antolatzaileek.
Etortzera animatzen zara?
Edozein zalantza izanez gero, idatzi 656794372 zenbakira Whatsap bat bidaliz , konekta@irun.org helbidera edo @gazteartean_irun Instagrameko kontura.