Irungo Udaleko Obrak eta Mantenimendu arlotik jakinarazi denez zenbait konponketa egingo direla hiriko hainbat eskailera mekaniko eta igogailuetan. Konponketa lanak irailaren 4an hasi eta irailaren 13ra arte luzatuko dira. Lanak hiriko gune ezberdinetan egingo dira.
Lehn konponketak Artalekuko igogailu bertikalean egingo dira, kristalezko atea konpontzeko. Konpontze lanak bihar, irailaren 4an, hasi eta bukatuko dira.
Irailaren 9an, datorren astelehenean, Dario Regoyosetik Pintor Berrueta kalera igotzen diren eskailera mekanikoak konponduko dira. Kasu honetan, trakzio ardatzaren konponketa egingo da. Lanak bi aste iraungo dutela espero da. Alternatiba bezala, aukera dago pixka bat aurrerago, Dario Regoyos kaleko 12 eta 14 zenbakien artean, aurkitzen den igogailua erabiltzeko.
Azkenik, Artalekuko inklinatutako igogailua konponduko da, kabinako lurzorua aldatzeko. Konpontze lanak irailaren 10ean hasiko dira eta hiru egunez iraungo dute.



