Kopako Harria (596m) eta Agiña (618m)

GORKA MARTINEZ (unpaisenmimochila.blogspot.com.es)

Denbora: bi ordu eta erdi (geldialdirik gabe).

Distantzia: 8,9 km.

Desnibela: 611m.
Gailurrak: Kopako Harria (596m) – Agiña (618m).

Zailtasuna: Erraza. Hasierako malda gogorra bada ere, gainerakoa ibilaldi erosoa da.

Endara/San Anton urtegian hasten da ibilbidea. Lesakako lurretan dago (Nafarroa), eta 1988az geroztik, Irungo eta Hondarribiko hiritarrak hornitzen ditu. Oiartzun herritik, GI-3420 errepidea hartu beharra dago, Lesakara bidean. San Anton ermitaren ondoan utzi ahal izango dugu ibilgailua.

Ermitaren parean, GR-11ko marka zuri-gorriak topatuko ditugu. Horiek jarraituta, Tellegiko leporaino iritsiko gara. Bidexka estua hartuko dugu ondoren, basoa zeharkatuz (15min). Kopako Harrira iritsiko gara laster. Granitozko tontor ikusgarria da, Aiako Harrien aldamenean dagoena, Endarako urtegiak haiengandik banatuta.

Tellegiko lepora bueltatuko gara, eta bertan, igarobide kanadiarra zeharkatzen duen zementuzko pista hartuko dugu. Bidegurutze batera iritsiko gara, eta bertan, Aginara daraman bidea topatuko dugu (ordu bete). Borda bat eta iturri bat utziko ditugu atzean, tontorrera iritsi aurretik. Aita Donostiaren omenez egindako eskulturara daraman zementuzko bidea hartuko dugu (1:30). Jorge Oteiza eskultoreak eta Luis Vallet Montano arkitektoak parte hartu zuten obra horretan.

Aginako tontorrean ez dago buzoirik, antena bakar bat baizik. Onena, 360ºko bista panoramikoa da. Leku estrategikoa da, eta Bidasoa ibaiaren ibarreko tontor guztiak ikus daitezke (1:50). Jaitsieran, Tellegiko lepora bueltatuko gara, eta bertan GR-11 ibilbidea hartuko dugu, hasierako puntura bueltatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude