Nia Floral Art-ek irabazi du San Martzial erakusleihoen 2024ko lehiaketa

Urtero moduan hiriko erakusleihoak Sanmartzialak ospatzeko zuriz, gorriz eta beltzez jantzi dira. Hiriko saltokiek ahalegin handia egin dute erakusleihoak sanmartzial-motibo eta koloreekin apainduz. Horrela, festa hiri osora zabaldu da.

Aurtengo lehiaketak 38 establezimenduk parte hartu dute. Hain zuzen ere, Mugan merkatari elkarteak antolatutako XXXII. Irun Hiria Erakusleiho Lehiaketa izan da. Gainera, parte hartzaile guztien datuak eta argazkiak elkartearen Facebook-ean kontsultatu daitezke.

“Mugan” Irungo Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak Irungo Udalaren laguntzarekin antolatutako XXXII. Erakusleihoen Irun Hiria – San Martzial 2.024 Lehiaketako saridunen zerrenda honako hau izan da:

  • 1. saria: Nia Floral Art Kale Nagusia, 21
  • 2. saria: Hawaii Gozotegia Nafarroa hiribidea, 4
  • 3. saria: Farmacia Ortopedia S.I. Molinero Colón pasealekua, 5
  • 4. saria: Candy CAKES Hondarribia kalea, 2

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude