Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko Arloak, Elkarrekin Koop. Txikiarekin batera, Kulturartekotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko herri bazkari bat antolatu du: maiatzaren 21ean izango da, Erlaitz Elkartearen egoitzan, 17:30ean. Bazkarian parte hartu nahi izanez gero, 688 801 377 telefono zenbakira deituta eman beharko da izena.
Irun kultura, hizkuntza eta tradizioetan aberatsa da, eta herri bazkari honen helburua aniztasun hori ospatzea da, komunitatea aberasten baitu. Horretarako, sukaldaritza izango da topagunea: Irunen bizi diren Senegalgo, Moldaviako, Euskal Herriko, Honduraseko, Errumaniako, Marokoko eta beste herrialde batzuetako familiak Erlaitz Elkartearen egoitzan bilduko dira, beste herrialde batzuetako errezetak elkarrekin prestatzeko eta, gero, elkarrekin jateko.
Elkar ezagutzeko eta Irungo bizitzan eta kultura gastronomikoan parte hartzeko aukera bat izango da bazkaria. Edukiera mugatuta dago, eta, beraz, interesdunek izena eman behar dute, 688 801 377 telefono zenbakira deituta.



