Larunbat honetan egingo dira San Pedro eta San Martzial jaietako egitarauan barneko lehen jarduerak

Larunbat honetan, ekainaren 8an, Irungo San Pedro eta San Martzial jaietako egitarauaren barneko lehen jarduerak egingo dira. 2024ko jaietako lehen jarduerek gustu guztietako ekintzak proposatzen dituzte: kirola, musika eta camp berbena.

Goizeko 11:00etatik aurrera, Leka Enea Mahai Tenis klubak antolaturik, San Pedro eta San Martzial jaietako Mahai Tenis Txapelketa jokatuko da. Sonia Etxezarreta Mahai Teniseko Teknifikazio Zentroan jokatuko da.

Arratsaldeko 20:00etatik aurrera, berriz, Oinetara Begira kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da. Udal Musika Kontserbatorioko auditoriumean Náyade Abesbatzak Ane Labaka eta Jon Maiak bertsolariekin, Basque Ballerinako dantzariekin eta Belén Sierra pianistarekin batera kontzertua eskainiko du.

Azkenik, eguna dantzan amaituko dute Dunboa auzoan. Dunboako auzo elkarteak antolaturik gaueko 23:00etatik goizaldeko 1:30ak arte Camp Berbena antolatu baitute. Dantzaldia Martxoaren 8 kaleko plazatxoan egingo da, Café Irlandés Orquestaren eskutik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude