Abuztuaren 29tik 31ra bitartean Gipuzkoako Mahai Teniseko Federazioak antolatutako kontzentrazioa egiten ari da Irungo Sonia Etxezarreta Teknifikazio Zentroan. Nafarroako, Aragoiko, Gipuzkoako Diputazioko eta Pirinio Atlantikoetako (Frantzia) gobernuen arteko mugaz gaindiko hitzarmen baten barruan kokatzen da kontzentrazioa. 40 jokalari baino gehiago ari dira bertan parte hartzen, Leka Enea klubaren parte-hartze zabalarekin.