Leka-Enea eskolaren mahai teniseko denboraldi berria prestatzen ari da. Kirola gustuko duten neska-mutilentzat aukera aproposa da mahai tenisaz gozatzeko. Leka-Eneak maila guztietako taldeak ditu, teknifikazio hastapenetatik hasita, adin eta mailen araberako entrenamendu-taldeak entrenatzaile kualifikatuekin, instalazio ezin hobeak eta talde-giroa. Euskadiko talderik onenean eta Espainiako onenetakoa baita Irungo kluba.
Gainera, klubak irailean Sonia Etxezarreta teknifikazio zentrora hurbiltzeko eta probatzera animatzeko aukera eskaintzen du konpromisorik gabe. Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko idatzi klubaren sare sozialen bidez edo kartelean agertzen den posta elektronikora idatzita edo telefonora deituta.



