Larunbatean “Los Perros” dantza ikuskizuna hartuko du Amaia KZak

Larunbat honetan, otsailaren 8an, 20:00etan, Led Silhouette konpainiak “Los perros” dantza-ikuskizuna eskainiko du Amaia KZn. Sarrerak 5,5 euroan salgai daude dagoeneko. Sarrerak Amaia KZren webgunean eros daitezke, Turismo Bulegoan eta baita zentro kulturaleko leihatilan bertan ere ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago, betiere sarrerarik geratzen bada.

“Los Perros”

Ikuskizun honek erresistentzia-egoera bat lortzea proposatzen du; noraezean dabiltzan txakurren gisa; edo topo egiten duten txakurren gisa, zaurgarri sentitzen diren txakurren gisa; poza baina baita mina ere partekatzen duten txakurren gisa; erori eta altxatzen diren txakurren gisa; dantzatzen duten txakurren gisa; maitasunaren, eskuzabaltasunaren eta konpromisoaren bidez jarkitzen diren txakurren gisa, ibilbide komun horretan beren bizitzen zentzua aurkitzeko, indarkeria eta narriadura elkarrekin gainditzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude