Otsailaren 5ean, ostegunean, “Ahotsak ikusgai: LGTBIQ+ errealitateak eta eraldaketa” izeneko hitzaldia eskainiko da Irungo Kabigorri Ateneoan. Parean eta Lumak Haize elkarteen ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da eta gizarte-eraldatzerako gogoeta sustatzea du helburu nagusi.
Parean eta Lumak Haize elkarteek elkarlanean antolatutako saio honetan, Eihera kooperatibako Kattalin Miner eta Iñi Etxezarreta izango dira hizlariak. Saioaren bidez, LGTBIQ+ kolektiboak gaur egun bizi dituen errealitate desberdinak ikusarazi nahi dira, gizarte-eraldaketarako gogoeta sustatzeko helburuarekin.



