- 4. edizioa
- Maiatzaren 15etik 25era
Bueltan da Euskaraldia, euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu soziala. Laugarren edizio hau zehazki, maiatzaren 15etik 25era egingo da. “Elkar mugituz egingo dugu” leloa aukeratu da oraingoan, herritarrak 11 eguneko praktika sozial masibo bateratura gonbidatzeko. Irunek ere parte hartze aktiboa izango du Euskaraldian eta, hori dela eta, maiatzean zehar hainbat ekintza antolatu dira.
Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza ohiturak aldatzea bilatzen duen mugimendu soziala da. Euskal Herri osoan eragiteko sortua izan da, herritarren hizkuntza praktikak aktibatzeko eta euskararen erabilera handitzeko, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz.
Euskaraldia Irunen
Horrela, ariketa egun horietaz haratago, Irunen hilabete osoan zehar egingo dira Euskaraldiarekin loturiko ekintzak. Izan ere, euskararen erabilera aktibatzeko mugimendua elikatzea eta gizartean errotzea da helburua. Programaren eraketan, Irungo Udaleko Euskara zerbitzuarekin batera, beste eragile batzuek ere parte hartu dute, hala nola, Udaleko Kultur eta Kirol sailak, zein Irungo hainbat auzo elkartek, elkartek eta bestelako eragilek. Jarraian antolatutako ekintzen zerrenda aurkituko duzu, baina kontuan izan azken orduko aldaketak izan daitezkeela, eta beraz, informazio zehatza eta gaurkotua udalaren webgunean aurkituko duzula:
Maiatzaren 1ean, ostegunean
- Euskaraldia auzoetan: “txoko” informatiboa. Larreaundiko Auzo Elkartea.
Maiatzaren 3an, larunbatean
- Euskaraldia auzoetan: “txoko” informatiboa. Larreaundiko Auzo Elkartea.
- Antzerkia Zorretan. Amaia K.Z. 19:00etan.
Maiatzaren 4an, igandea
- Euskaraldia auzoetan: “txoko” informatiboa. Larreaundiko Auzo Elkartea.
- Antzerki familiarra: Scrooge eta mamuak. Amaia K.Z. 17:00etan.
Maiatzaren 5ean, astelehenean
- Txapa banaketa Irungo Udal Euskaltegian, maiatzaren 15era arte, ohiko bulego ordutegian.
Maiatzaren 7an, asteazkenean
- Hiru asteko iraupena izango duen Hika ikastaroa hasiera Irungo AEKn. 18:00etan.
Maiatzaren 10ean, larunbatean
- Gune ibiltaria. Urdanibia plazan 17:30ean
- Kantujira: Nabartenea & Lagunartean. Pio XII, Zabaltza, San Juan eta Urdanibia plazak. 18:00etan.
- Kontzertua: “Náyade abesbatza eta besteak”. Amaia K.Z. 19:00etan.
Maiatzaren 13an , asteartean
- Ihes Gela. Oiasso Museoan. Euskaltegietako ikasleentzat soilik.
Maiatzaren 14an, asteazkenean
- Irungo AEKn, Hika ikastaroaren 2. saioa. 18:00etan.
Maiatzaren 15ean, ostegunean
- Euskaraldia auzoetan: kantua eta dantza. Zentroko Auzo Elkarteak antolaturik, Pio XII Plazan 18:00etan.
- Irekiera ekitaldia: 11koa aurkeztu, bertsoak, trikitilariak, dantza… eta gehiago! Zabaltza plazan. 19:00etan.
Maiatzaren 17an, larunbatean
- Euskaraldia auzoetan: ipuin kontalaria. Artiako Auzo Elkartea. Pio Baroja kalea 30-32. 11:00etan.
- Hurbileko magia: Asier Kidam magoa. Urdanibia plaza. 17:00etan.
- Bingoz bingo! Yogurinha Borova eta Aurori Badiola. Urdanibia plaza. 19:00
Maiatzaren 18an, igandean
- Igande Sasoiren barnean “txoko” informatiboa. Zabaltza plazan. 11:00etan.
- Euskaraldia auzoetan: Mintzagosaria. Santiago Auzo Elkartea. Bule eta Iñaki-Alaitsu tabernak. 9:00etan.
- Euskaldungak. Urdanibia Plazan. 18:00etan.
Maiatzaren 19an, astelehenean
- Liburu irakurketa: ‘Kutsidazu bidea Ixabel‘. CBAn.
Maiatzaren 20an, asteartean
- Ztandap bakarrizketa: Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai. Gonbidapenak: irun.org webgunean. Amaia K.Z. 18:00etan.
Maiatzaren 21ean, asteazkenean
- Irungo AEK-ko Hika ikastaroaren 3. saioa. Irungo AEKn. 18:00etan.
- Hika ikastaroaren topaketa.
Maiatzaren 22an, ostegunean
- Liburu aurkezpena: Hatsaren poesia. 19:00etan.
Maiatzaren 23an, ostiralean
- Euskaraldia auzoetan: Kamishi-Jai antzerkia. San Miguel Auzo Elkartea. Alberto Anguera plazan. 17:00etan.
- Kontzertua: Oskarbi. Gonbidapenak: irun.org webgunean. Amaia K.Z. 19:00etan.
Maiatzaren 24an, larunbatean
- Txorimaloak Soinu Taldea. San Juan plazan.
- Txotxongiloak: Baleazaleak. Ostomila. Pio XII plazan. 18:00etan.
- Antzezlana: Miñan. Sarrerak: irun.org webgunean. Amaia K.Z. 18:00etan.
Maiatzaren 25ean, igandean
- Mutxikoak: Jeiki Hadi Taldea. San Juan plazan.
- Itxiera ekitaldia: euskal berbena eta festa! Zabaltza plaza. 18:00etan.
*Egitarau honek aldaketak izan ditzake. Informazio eguneratua kontsultatzeko: Irun.org



