Maiatzaren 1etik 4ra Renfek autobus zerbitzua eskainiko du trenen etendura dela eta

Maiatzaren 1etik 4ra bitartean Adifek azpiegitura hobetzeko obra batzuk egingo ditu. Lanak Irun eta Lezo-Errenteriako tren geltokien artean egingo dira. Lanen ondorioz, trenbidea moztu behar denez, aldiri-zerbitzua eten egingo da. Renfek autobus-zerbitzu bat jarriko du trenen zerbitzua ordezkatzeko.

Lehendik ere antzeko egoeretan egin den bezala, Irungo tren-geltokiaren inguruan izango dute geltokia autobusek: irteerak Txanaletatik egingo dituzte, eta iritsierak Anaka kalean, elizaren ondoan. Gainera, Txanaleta plazan karpa bat jarriko da, euria ari badu erabiltzaileek aterpea izan dezaten.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude