Maiatzaren 23an Ficobak XXXI. Enpleguaren Astea hartuko du

XXXI. Enpleguaren Astea maiatzaren 23an, ostegunean, egingo da Ficoban. Enpleguaren Astearen edizio berri honetaz gozatzeko sarrera librea izango da, beraz, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik lan-eskaintzetan izena ematea. Goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30ak arte curriculumak entregatu eta bertan bildutako enpresekin harremanetan jartzeko aukera egongo da. Gainera, eskaintzak Bidasoa biziriken webgunean kontsultatu daitezke jada.

Enpleguaren Astearen XXXI. edizioan 40 enpresa inguruk parte hartuko dute. Enpresa parte-hartzaileek standera hurbiltzen diren eta eskatzen dituzten profiletara egokitzen diren pertsonen curriculumak jaso eta artatuko dituzte. Era berean, Bidasoa biziriken standean, bertaratu ezin diren enpresen eskaintzetarako curriculumak jasoko dira.

Bidasoa bizirikez gain, Euskadiko, Nafarroako eta Frantziako Enplegu Zerbitzu Publikoak ere bertan izango dira, beren lan-eskaintzaren eta eskaintzarako sarbidearen berri emateko. Bidez-Bide Elkartea egongo da, eta bertan atzerriko tituluak homologatzeko prozesuari buruzko informazioa eskatu ahal izango da, bai eta Adiskidetuak Elkartea ere, atzerritartasunari eta errotzeko prestakuntza-prozesuari buruzko informazioa eskatzeko.

Maiatzaren 23an, ostegunean, goizeko 9:00etatik 13:30era Ficoban curriculum-ak jaso eta enpresekin harremanetan jartzeko aukera egongo da. Antolatzaileek gomendatzen dute enpresei entregatzeko behar adina curriculum inprimatuta eramatea. Hautagaien azken hautaketa, parte hartzen duten enpresen esku egongo da beti.

Enpresen enplegu-eskaintzak Ficobako beheko solairuan egongo dira ikusgai, hainbat paneletan, eta bertan jakinaraziko da zein mahaietan egongo diren enpresak.

Zerbitzu osagarriak

Argazkilari profesional bat egongo da beheko solairuan, curriculumean eta sare profesionaletan sartu nahi dituzten pertsonei argazkiak ateratzeko. Zerbitzu hau doakoa da.

Horretaz gain, gune bat egongo da, bi ordenagailu eta inprimagailu batekin, azken orduko gauzetarako (argazkia curriculumean sartu, inprimatu, webguneren batean erregistratu, etab.).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude