Nire izena Jokin da. Bizkaikoa naiz eta gehien maite nuen neska galdu nuen duela bi aste. Sufrimendu latza da eta ezin dut gehiago. Ez dakitt zein naizen ere. Nortasuna neskarekin batera galdu dut.
Gaua zen. Edanda nengoen eta ez nekien norantz nindoan. Burua nahastuta nuen, baina azken batean egin beharra nuen. Ez zen niretzat onena izango baina ez zitzaidan besterik gelditzen. Bera, Igorreko neska alai bat zen, Maitane. Beti egoten zen irribarrez, zoriontsu. Hori zen beregandik gehien gustatzen zitzaidana. Ile errubioa, begi urdinak… mutil guztiek nahiko luketen dena zen. Baina orain ez du axola… Galdu nuen eta ez dut berriz berreskuratuko…
Pentsamendu asko, zalantza pila, hitz egin edo aurpegira bota gabeko gauzak… Denak buruan nituen, baina azkenean alkohola alde batera utzita erreakzionatzea lortu nuenean, bide horretan nindoan, nire kamioiarekin batera. Bide hori asko ezagutzen nuen: Barazar portua pasa ondoren zegoen. Orduan bide ertzean herri baten izena irakurri nuen: Igorre. Berriro frenagailua ondoraino sakatu nuen. Igorre Barazar portua pasa eta beste aldean zeogen eta oraindik ez dut Barazarko portua pasatu. Mila aldiz egin dut bide hau kamioiarekin eta seguru nago. Lehenik Barazar eta gero Igorre, eta ez aldrebes, baina hantxe zegoen herria nire aurrean. Orduan hotzikara sarstu zitzaidan gorputzean. Zer gertatzen da? Askotan egon naiz hemen, ezinezkoa da! Azkenean herrian sartzea erabaki nuen. Hara nindoan, beraz ez nuen ezer gal-tzekorik. Etxe berdinak, kale berdinak, Maitanek lan egiten zuen taberna ondoko parke bera, eta nola ez, Goiko etxe taberna.
Dena zegoen, bai, baina zerbait falta zen, jendea. Ez zebilen inor kalean, ez zegoen argirik etxe bakar batean ere. Orduan tabernara sartzeko erabakia hartu nuen, Jangelan, inor ez. Barran ere ez. Sukaldea hutsa. Beldurtzen hasi nintzen. Baina halako batean, nire atzean behatz batek ukitu ninduen. Bera zen. Nire Maitane. Duela bi aste hil zen neska hura. Bere irribarrea, bere begiratzeko modua, bere ezpain finak, bere ile errubio luze eta polita…
Orduan eskuak aurpegian jarrita negarrez hasi nintzenean, nire ama agertu eta ea zer gertatu zitzaidan galdetu zidan. Bera agertzean ez zegoen Maitane, ez nintzen Goiko Etxe tabernan, ez Igorren ere. NIre gelan baizik, nire ohean, betiko moduan… Gaizki.
Haizea Telletxea Artola
3. maila