Marka pertsonala, Personal Branding ingelesez, norbera marka komertzial baten modura aurkezteko era bat da; hau da, nork bere burua landu, sustatu eta babestu beharreko zerbait gisa ulertzeko era.
Kontzeptu hau lana bilatzeko bidetzat sortu zen.
Gaur egungo krisi garaiotan puri-purian dago; izan ere, nork bere burua agerraraztea profesionalki hobetzeko estrategia bat da, helburua lana bila-tzea dela, enpresan gora egitea dela, bezeroak eskuratzea dela.
Marka pertsonala elkar konektatutako elementu asko eta askoren baitan dagoen arren, haietako batzuk begien bistakoak direnez, erraz antzeman eta kontrola daitezke.
Adibidez: zer ateratzen da zure izen-deiturak Googlen idatziz gero? Badakizu emaitza horietan eragin dezakezula?
Hona hemen zenbait aholku lagungarri, zure marka pertsonala kudea dezazun:
1. Erregistra ezazu domeinu bat zure izen-deituraz, eta zeure burua profesionalki aurkezteko web bat sor ezazu. Horrela, baten batek bilatzen bazaitu, berehala aurkitu zaitu.
2. Erabil itzazu sare sozialak (batez ere mugatu gabeko helmenaz edo pribazitateaz idaztekoak), balizko errekrutatzaile bati zure nortasunaren alderdirik erakargarriena erakustearren. Pertsonala hautatzeko enpresak gaur egun oso iaioak dira hautagai baten profila osatzen.
3. Errazago da Interneten argitalpen eta komentario mota batzuk saihestea gerora ezabatzen ahalegintzea baino. Kontuan hartu sareratzen duzuna edozeinek ikus dezakeela.
4. Ez kritikatu inoiz nagusiak, bezeroak edo lankideak. Zure etorkizuneko nagusi-bezero-lankideek pentsa dezakete gauza bera egingo duzula beraietaz.
Bai, halako aholkuek aspergarriago egiten dute sare sozialen erabilera; baina lehentasunak argi eta garbi eduki behar dira, eta profesionalki aurrera egiteak sakrifizioak dakartza.
Enrique Dans blogari ospetsu eta negozio-prozesuetan doktoreak dioen bezala: Batzuek oraindik uste dute CVa idatzi, inprimatu eta postaz bidal-tzen den zerbait dela. EZ, zure CVa sarean dago, eta kontratatu nahi zaituena edo aukera profesionalik eman nahi dizuna sarean sartuko da zer egin duzun, zertaz idatzi duzun, sarean egin duzun marka miatzera. Hortxe duzu, bada, benetan merezi dizun inbertsioa.
Pablo Moratinos
Marketing online-aholkularia
3yMedia Comunicación Digital