Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak eskerrak eman dizkie “Itxaropen besokoak” kanpainara batu diren eskualdeko kirol talde eta pertsona guztiei. Hain zuzen ere, Irungo Real Unión Kluba eta Bidasoa KE eta Hondarribiko Hondarribia Eskubaloia klubak batu dira egitasmora. Horrela, itxaropenaren seinale, besoan besoko berde bat jarrita, iotsailaren 1eko eta 2ko entrenamenduak eta partiduak jokatu zituzten, otsailaren 4an ospatzen den Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira.
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteak eskerrak eman dizkie talde horiei guztiei, elkartasuna adierazteagatik, gaixotasuna ikusarazten laguntzeagatik eta minbizia duten pertsonei babesa adierazteagatik. Azken finean, 2030ean gaixotasunaren %70eko biziraupena lortzeko itxaropen-mezua zabaldu nahi izateagatik.



