Muga arrazista desagerrarazteko helburuz ekintzak egingo dira Avenida zubian gaur arratsaldean

Gaur, irailaren 30an, asteartean, “Antiarrazismoa jomuga: muga arrazista suntsitu” ekimenaren bigarren jardunaldiari helduko zaio. Oraingoan Avenida zubian izango da hitzordua, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bidasoa Etorkinekin, Irungo Harrera Sareak, Parean elkarteak eta Bor Bor hausnarketa kolektiborako plazak elkarlanean antolatutako ekintzak dira.

Aurreko astean, irailaren 25an, ekimen honen barneko lehen jardunaldi bat egin zen Larreaundi-Olaberriako Auzo Elkartean. Bertan, Jeanne Rolande Dacougna, arrazakeriaren aurkako ekintzaile feminista, ikerlari, prestatzaile eta aholkulariak hitzaldia eskaini zuen. “La mirada feminista y antirracista de las mujeres racializadas” hitzaldia eskaini zuen, itzulpengintza zerbitzuarekin.

Oraingoan berriz, Avenida zubia izango da topaleku. Ekitaldia 18:00etan abiatuko da Asier Gogortzaren eskutik, Ipurtargien Dantzarekin. Jarraian, 18:30ean, mahai-inguru bat egingo da muga arrazista ulertu eta hura suntsitzeko helburuarekin. Bertan parte hartuko dute Ignacio Mendiola, “La danza de las luciernagas” liburuaren egileak, Eñaut Aramendiak Bidasoa Etorkinekin elkartearen partez eta Oihana Galardik Irungo Harrera Sarea ordezkatuz. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eguraldi txarra eginez gero, jardunaldia Palmera Montero gunean egingo da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude