Naroa Zubimendi txapeldunorde izan da 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan

Santiagotarrak klubeko Naroa Zubimendik eta Club Nàutic Ampostako Emma Alimbauk zilarrezko domina zintzilikatu dute 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan. Finalean sartzeko bigarren aukera ondo aprobetxatuta, azkenik lemazainik gabeko biko finalean lehiatzea lortu dute.

Naroa Zubimendi abuztuaren 15ean joan zen Kanadara 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan parte hartzeko. Catharines-en, Kanadan, abuztuaren 18tik 24ra, Espainiako arraun olinpikoko selekzioarekin lehiatu da. Aurretik, ekainaren 22tik uztailaren 24ra, Naroa Sevillan egon zen txapelketa hau prestatzen. Tartean 4 eguneko atsedenaldia hartu ondoren, Bañolasera joan zen munduko txapelketaren aurreko azken 4 asteak egitera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude