Aitor Gorrotxategi zazpigarren geratu da Munduko Txapelketan

Abuztuaren 3tik 7ra, Munduko Sprint Olinpiko Txapelketa jokatu da Halifaxen, Kanadan. Aitor Gorrotxategi irundarra K-2 1000 metrotan lehiatu zen Pedro Vazquez asturiarrarekin batera.

Txapelketa ostegunean hasi zen heatsekin, bertan Aitorrek eta Pedrok ez zuten nahi zuten lasterketa egin eta ez zuten finalerako zuzeneko txartela lortu. Hala ere, ostiraleko finalerdian Aitorrek eta Pedrok oso estropada ona egin zuten finalerdia irabaziz, eta horrek final handirako txartela eman zien.

Igandean, 16: 57an, finalean dena emateko txanda izan zen. Bertan Aitorrek eta Pedrok larrua utzi zuten eta Munduko zazpigarren geratu ziren. Emaitza horiek Aitorrek denboraldi osoan egin dituen entrenamendu-ordu eta -orduen emaitza dira, eta maila horretako kirolaria izan ahal izateko ahalegin hori egin behar baita.

Gainera, Aitorrek ez du denboraldia hemen amaitzen, datorren astean Munichen (Alemania) jokatuko den Europako Absolutu Txapelketarako ere sailkatuta baitago. Bertan, K-1 1.000 metroko distantzian lehiatuko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude