Irungo Udalak bere bildumako lanetako bat utzi dio Xaviako Udalari, hain zuzen, Enrique Albizuren “Retrato de María Elena Arizmendi” koadroa, datorren irailera arte, “Balenciagaren mendea” erakusketa egiteko. Erakusketa uda osoan egongo da zabalik A. Lambert Cendre d`Art-en (Xavia).
Alacanteko Udalak Enrique Albizuren obra aldi baterako maileguan uzteko eskatu zuen Pedro Usabiagak komisario duen erakusketa horretarako. 2019an Zaragozan eta, ondoren, Baionan egin zirenen antzeko izenburua eta ezaugarriak ditu. Horietan ere Pedro Usabiaga izan zen komisarioa.
Erakusketa horietan Cristobal Balenciagaren lanaren lan aipagarriak erakusten ziren, bilduma partikularretatik eta jostun horrekin eta bere ibilbide profesionalarekin lotutako beste diziplina artistiko batzuetatik ekarriak. Azken kontzeptu horren esparruan eskatu zuten aipatutako koadroa, komisarioak erakusketaren diskurtsoa antolatzeko beharrezkotzat jotzen baitu. Koadroan, M. Elena Arizmendi Balenciagaren soinekoarekin ageri da, pintoreak xehetasun osoz margotuta.