Oiasso Museoak “Neandertalen gainbehera duela 45.000 urte: krisi klimatikoa eta Homo sapiens espeziearen etorrera” aldi baterako erakusketa aurkeztu du gaur. Erakusketa otsailaren 5etik maiatzaren 31ra arte egongo da ikusgai, Museoaren betiko ordutegian zehar, doan. Gaur, otsailaren 5ean, arratsaldeko 17:30etan, Ana B. Marín erakusketaren komisarioak bisita labur bat eskainiko du.
aldi baterako erakusketa berri bat aurkeztu du: . EvoAdaptak prestatu du erakusketa, Historiaurreko giza eboluzioa eta egokitzapenak ikertzeko talde batek, SUBSILIENCE ikerketa proiektuaren esparruan, zeina Europako Ikerketa Kontseiluak finantzatu duen 2 milioi euro jarriz “Horizonte 2020” programaren barruan.
Museoak ikerketa zientifiko arkeologikoak dibulgatzeko lanaren barruan ekarri du erakusketa, eta aipatutako proiektu zientifikoaren emaitza nagusiak biltzen ditu. Hain zuzen ere, SUBSILIENCE proiektuak, anbizio handikoa bera, aztertu du zer biziraupen estrategia baliatu zituzten Europako azken neandertal taldeek duela 57.000 eta 27.000 urte arteko klima aldaketa sakonei aurre egiteko eta zer-nolako erresilientzia zuten horretarako.
Irungo Udaleko lehenengo alkateorde Nuria Alzagak eta proiektuaren zuzendari Ana B. Marín-Arroyok eman dituzte erakusketaren inguruko xehetasunak. Alzagak nabarmendu du zer-nolako lana egiten duen Oiasso Museoak Irunera horrelako proposamenak ekarrita: “Oiasso Museoak ikerketa zientifiko esanguratsuen emaitzak jendarteratzen jarraitzen du, eta, horrela, dibulgazioaren eta ezagutza partekatuaren garrantzia azpimarratzen. Horrelako erakusketei esker, herritarrek hobeto uler ditzakete aurrerapen zientifikoak, eta, kasu
Marín-Arroyo doktoreak, berriz, SUBSILIENCE proiektua azaldu du: “Gure azterketaren bidez, ikusi dugu neandertalak bizi ziren eskualdeetako klima eta ingurune espezifikoak eragina izan zuela Europan desagertzen joateko. Iberiar penintsulan, duela 45.000 urte, azken neandertal taldeak Mediterraneo alderantz joaten hasi ziren, haien dieta osatzen zuten animalia taldeen atzetik, eta, azkenean, duela 35.000 urte, desagertu egin ziren. Homo sapiens espezieak funtsezko eragina izan zuen desagerpen horretan, eta, ordutik, hura da giza espezie bakarra”.
Gizakiaren eboluzioa aztergai
Erakusketaren ardatza giza eboluzioaren oinarrizko momentu bat da: azken neandertalen eta Iberiar penintsulara etorri ziren Homo sapiens espezieko lehenengo gizakien arteko trantsizioa. Etapa horren ezaugarri nagusia klima aldaketa azkar eta bat-batekoak izan ziren, baita espezieen arteko lehia gero eta handiagoa, are haragijaleen artekoa ere, eta faktore horiek paisaia eta elikagaiak ustiatzeko estrategiak eraldatzea ekarri zuten berekin.
Erakusketak Europako hegoaldeko 21 aztarnategitan egindako aurkikuntza bioarkeologikoen emaitzak biltzen ditu, eta iragana eta oraina lotzen ditu, giza eboluzioari eta klima aldaketa bat bizitzen ari garen honetan gure testuinguruan dituen ondorioei buruzko hausnarketa sakon baten bidez.
Erakusketak galdetzen du zer faktore izan zen funtsezkoa Homo sapiens Lurrean bizi den giza espezie bakarra izateko, eta, galdera horren bidez, gizarteen eta beren ingurune naturalaren arteko erlazioaz hausnartzera gonbidatzen du, azpimarratuta zer garrantzitsua den ingurumena zaintzea bizirik irautea bermatzeko.
SUBSILIENCE ikerketa proiektua
SUBSILIENCE proiektuari esker, nabarmen aurrera egin da Europako historiaurreari buruzko ezagutza zientifikoan; zehazki, proiektuaren diziplinartekotasunari eta nazioarteko erreferentziazko taldeekiko lankidetzari esker.
Ekarpen zientifikoak egiteaz gain, ikertzaileen belaunaldi berri bat trebatzen lagundu du proiektuak, eta talentua eta finantzaketa eraman ditu Kantabriara, Marie Skłodowska-Curie Actions programaren eta Juan de la Cierva kontratazio laguntzen bidez besteak beste.
Orain arte, proiektuak 50 argitalpen zientifiko eman ditu nazioarteko aldizkari prestigiotsuetan, Nature taldeko batzuk eta Science barne, eta emaitzak komunitate akademikoaren eta gizarte osoaren eskura jarri dira.



