Udako oporraldia ate joka dugun honetan, Irungo Kultura arloak, Oiasso museoaren bidez, udarako jarduera-programa bat jarri du abian, familia taldeei zuzenduta.
Labeak eta meategiak bisitatzeko txango bat, zinema erromatarreko tailer bat edo Santa Elenako aztarnategi arkeologikoaren bisita gisatu bat, Irungo familiek aukera ugari izango dituzte uztail-abuztuetan hiriaren iragan erromatarra gertutik ezagutzeko.
Hona jarduera-programa osoa xehe-xehe:
- Egun bat museoan: 3 eta 6 urte arteko haurrentzat. 60 minutu iraupena izango du eta 5 euro ordaindu behar dira parte hartzeko. Haurrek Oiasso museoa ezagutzeko ekimena da. Beraz, bisitaldi ludikoa izango da, eta parte hartzeko dinamikak egongo dira.
- Arkeolab: Arkeologia-tailerra. Tailer honetan, gazteak arkeologo izango dira egun batez, eta jarduera horretako ohiko lanak egingo dituzte, hala nola induskatzea, piezak manipulatzea eta abar.8 eta 12 urteko haurrentzat, 90 minutuko iraupenarekin eta 5 euro ordainduta. Talde bakoitzean gehienez 12 lagun izango dira.
- Tesselae. Mosaiko-tailerra: Haurrek mosaikoaren teknika zertan datzan ikasiko dute, eta beren mosaiko propioa osatuko dute, Antzinaroko artistak balira bezala. Talde bakoitzean gehienez 15 lagun izango dira. 6 eta 12 urte arteko haurrentzako ekintza da, 90 minutukoa eta 5 euroren truke.
- Zinema eta Erromari buruzko tailerra: haurrek animazioko film labur bat produzituko dute. Talde bakoitzean gehienez 15 lagun izango dira. 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako ekintza da, 90 minutuko iraupenarekin eta 5 euro ordaindu behar dira parte hartzeko.
- Ginkana: Haurrek museoa ezagutuko dute eta 12 proba gainditu beharko dituzte, duela 2.000 urte jendea nola bizi zen deskubritzeko. Talde bakoitzean gehienez 15 lagun izango dira. 8 eta 12 urte arteko haurrentzat, 90 minutuko iraupenarekin eta 5 euro ordaindu behar dira parte-hartzeko.
- Veni Vidi Bitxi: Haurrek telebistako lehiaketa batean parte hartu ahal izango dute, erromatarren garaiko edukiak beste nerabe batzuekin modu ludiko eta parte-hartzailean landuz. 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzako ekintza da, 90 minutu iraungo ditu eta 5 euroko prezioa du.
- Irugurutzeta. Irugurutzetako labeak eta meategiak: Bisitara datozenek Aiako Harriko meategietako galeria baten barrualdea bisitatuko dute. 6 urtetik gorako pertsonentzako irteera da, 60 minutuko iraupenarekin eta 5,50 euro ordaindu behar dira bertan parte hartzeko.
- Hilerri erromatarra. Aztarnategi arkeologikoa: Bisitariek Santa Elenako aztarnategi arkeologikoa bisitatuko dute. Erromatarren garaitik gaur egunera arte, hiriaren historiaren 2.000 urteren lekukoa izan dena. 8 urtetik gorakoentzako ekintza da, 60 minutuko iraupenarekin eta 5,50 euro ordaindu behar dira parte-hartzeko.
- Eraiki zeure barku erromatarra Navigium Isidis-ean parte hartzeko! Haur bakoitzak barku erromatar bat eraikiko du museoko begiraleek emandako materialekin eta haiek lagunduta, uztailaren 13ko Navigium Isidis prozesioan parte hartzeko asmoz. Izena eman behar da aldez aurretik 943 63 93 53 telefonora deituta edo info-oiassomuseo@irun.org helbidera idatzita. Tailerra uztailaren 6an izango da, goizeko 11:00etan 7 urtetik gorako haurrentzat.
- Dies Oiassonis. Adin guztietako pertsonentzako ekintzak, uztailaren 11tik 14ra egingo direnak. Dies Oiassonis jaialdi erromatarra denboran zehar egindako bidaia bat da, eta erromatarren garaiko hiri batean nola bizi ziren erakutsiko digu, ikuskizunen, antzezpenen eta tailerren bidez. Kontsultatu Dies Oiassonis jaialdiaren programa osoa hemen.
- HEKD Hezkuntza eta Ekintza Kulturaleko Departamentua Museoko Hezkuntza eta Ekintza Kulturaleko Departamentuak (HEKD) zenbait jarduera antolatu ditu, gehien bat haur, lehen eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleei zuzenduak, bisita gidatu dinamizatuen eta animazio-tailerren bidez, eskolako curriculumaren diseinuarekin koordinatuta. Era berean, programan curriculumeko beste helburu batzuen arabera egokitu daitezke, edota irakasgai zehatzago batzuen arabera, hala nola Latina edo Kultura klasikoa.



