Olentzero eta Mari Domingi Irunera iritsiko dira gaur

Gaur, abenduaren 23an, hiriko kaleak magiaz eta poztasunez beteko dira Mari Domingiren eta Olentzeroren etorrerari esker. 17:00etan ekingo diote ibilbideari, Donostia kaletik. 18:30etik hasi eta 20:30eraino, Mari Domingik eta Olentzerok hiriko haurren gutunak jasoko dituzte San Juan plazan.

Donostia kaletik abiatuta, honako hau da ibilbidea: Luis de Uranzu, Zubiaurre, Geltokia, Colón, Foruen kalea, kale Nagusia eta San Juan plaza. Ibilbide horretan, Mari Domingik eta Olentzerok hiru geldialdi egingo dituzte. Aurrenekoa Colóneko topo-geltokian, Colón pasealekuan Aduana kalearen bidegurutzean. Bigarrena Colón pasealekuan, Casinoan. Azkena kasinoan, Foruen kalearen arteko bidegurutzean, Olentzeroren bertsoak kantatzeko. Azken geldialdian IGA taldeak ere joko du. Mari Domingik eta Olentzerok haurren gutunak San Juan plazako eszenatokian jasoko dituzte 18:30etik 20:30era.

Oharra: Mari Domingik eta Olentzerok haurren eskutitzak Udaletxeko Areto Nagusian jasoko dituzte

Gaurko arratsalderako, hilak 23, aurreikusita dagoen eguraldia dela eta, Irungo Udalak jakinarazten du Mari Domingi eta Olentzeroren etorreraren desfilea bai normaltasunez ospatuko dela, baina eskutitzen ematea hiriko umeen aldetik Udaletxeko Areto Nagusian egingo da ordutegi berdinean, 18:30etatik 20:30etara.

Eskutitzen ematearen harira, ilara bat antolatuko da dibertsitate funtzionaleko pertsonek beren gutuna Mari Domingi eta Olentzerori eman ahal izateko.

Kale mozketak

Espero izatekoa denez, zirkulazioan aldaketa batzuk eragingo ditu ekitaldiak. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 16:50etik 18:15era bitartean gutxi gorabehera, trafiko aldaketa hauek izango dira hiriko zenbait puntutan:

Desfileak kale mozketa hauek eragingo ditu: Hondarribia kalea, Colón pasealekua eta Gipuzkoa hiribidea. Sarbide hauetan ere eragina izango du:

  • San Juaneko aldalekurako sarbidea: Osinbiribileko biribilgunetik sartu ahalko da ordu tarte horretan.
  • Renfeko geltokiko sarbidea: eraginik ez, Anaka kaletik sartu ahalko da bakarrik (obretan daude orain).
  • Distantzia handiko autobusen Txanaleta kaleko sarbidea: itxita egongo da ordu tarte horretan.

Taxi zerbitzuari dagokionez:

  • Jose Ramon Agirretxeko geltokia:
  • Gipuzkoa hiribidetik sartu beharko da, Luis Mariano kalean barrena, ohiko geltokira joateko.
  • Irteera, Joaquin Gamon eta Pikoketa kaleetan barrena, Elizatxo hiribiderantz.

(Adi: Luis Mariano kalean norakoa aldatuko da, eta, beraz, ezingo da Gipuzkoa hiribiderantz zirkulatu).

  • San Juaneko geltokia: irekita, Nafarroa hiribidetik sartuta.

Erdiguneko aparkalekuei dagokienez:

  • Colón aparkalekua:
  • Gipuzkoa hiribidetik sartzeko, trafikoa mozten ibiliko diren udaltzainek ibilgailuei pasatzen utziko diete Elizatxoko biribilgunetik. Jose Ramon Agirretxeko sarbidea itxita egongo da.
  • Irteteko, Joaquin Gamon kaletik joan beharko dute ibilgailuek, kontrako norakoan, Aldapeta eta Artaleku kaleetan barrena, Gipuzkoa hiribiderantz.
  • San Juaneko aparkalekua:
  • San Juanetiko sarbideak: Erabat moztuta sarrera eta irteera.
  • Prudencia Arbidetiko sarbidea: Sartzeko aukera, eta irteteko arazorik ez.
  • Mendibileko aparkalekua:aldaketarik ez.

Desfilearen azkenak aurrera egin eta oinezkoen segurtasuna bermatu ahala kenduko dira murrizketak, 18:15etan gutxi gorabehera. Bitartean saihesbidea erabiltzea gomendatzen da.

Irunbuseko aldaketak

Irunbuseko lineetan ere eragingo du desfileak, 16:50etik 18:15era, gutxi gorabehera:

L1. ZAISA-OSPITALEA

  • Ospitalerantz: 16:30etako irteeratik 18:15etara, gutxi gorabehera: autobusak Fermin Calbetóneko geltokiraino joango dira, Nafarroa hiribidetik jaitsiko dira eta GI-636 errepidetik desbideratuko dira Zubimuxuko biribilgunetik eta Letxunborro hiribidean barrena ospitaleraino iristeko.
  • Zaisarantz: ohiko ibilbidea Aldabe mendira arte; handik, Letxunborro hiribidetik jarraituko du, eta GI-636 errepidean barrena joango da Fermin Calbetóneraino eta, Nafarroa hiribidea jaitsita, ohiko ibilbidea egingo du Behobiaraino.

L2. SAN JUAN – KATEA

17:00etatik 18:30etara: linea-burua (Fermin Calbetón kaleko geralekua) Elizatxo hiribideko 11. zenbakian egongo da, Olibondoen biribilgunean.

L3. SAN JUAN – ARTIA

Ohiko ibilbidea.

L4. SAN JUAN – ANTZARAN – OLABERRIA

16:45etatik 18:15etara: Fermin Calbetoneko linea-burua Elizatxo hiribideko 10.eko eskola-geltokian egingo da, Sindikalaren aurrean.

(Erdialdean, Antzaranen eta San Migel auzoan, zerbitzurik ez)

Murrizketak desfilearen azkenak aurrera egin eta oinezkoen segurtasuna bermatu ahala kenduko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude