Onavibe eta Deklibe izango dira 2025eko San Pedro eta San Martzial kontzertuetan talde nagusien aurretik joko duten bertako bi taldeak. Zehazki, Onavibe taldeak ekainaren 21an joko du, Süneren eta Zirkinik Bezen kontzertuen aurretik. Deklibek, berriz, ekainaren 23an egingo du kontzertua, Gatiburen aurretik.
Behin 2025eko Sanpedro eta Sanmartzialetako kontzertuetan talde nagusien aurretik jotzeko bertako taldeen izen-ematea amaituta, Irungo Udaleko Kultura zerbitzuak jakinarazten du Onavibe eta Deklibe izango direla aurtengo bi taldeak.Biak Urdanibia plazako eszenatokian izango dira.



