Otsailaren 19an Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako bertso-saioa hartuko du Kabigorrik

Dagoeneko abian da Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa.  Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak bertso saioa hartu du otsailaren 19an, ostegunean, bertso-saioa hartuko du. Lehen saio hau arratsaldeko 19:30ean hasiko da. Bertsotan, Irungo Txingudi B eta Oiartzungo Basandrik taldeak arituko dira.

Lehen saio honetan kantuan arituko dira Adrian Arruti Bernadet, Abel Zabala Elizazu, Iñigo Ugarte Azurmendi, Kattalin Arabolaza Palomo, Egiar Otegi Torres eta Karlos Aizpurua Etxarte. Gai jartzaileak berriz, Anne Izagirre eta Aitzol Goikoetxea izango dira.  Gainera, antolatzaileek gogoratu dutenez, behin saioa amaituta, Kabigorrin afaltzen geratzeko aukera egongo da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude