Jolasten ikasteko ekintza proposatzen du Ekoetxea Txingudik abenduaren 23rako, astearterako. Jolasak ordu eta erdiko iraupena du, eta elebitan eskaintzen da. Izen-emateak zabalik daude 2,00 €-ko prezio sinbolikoan.
10:30etik 12:00etara saioa euskaraz izango da, eta 12:30etik 14:00etara, berriz, gaztelaniaz. Ekoetxea Txingudik familientzako proposatu duen jarduera berri honen helburua “Paduratik Padurara Jolas Erraldoia”, Txingudiko paduren sekretuak argitzeko antzara-jokoaren bertsio berezia da.
Jolasa 7 urtetik gorako haurrak dauzkaten familientzat pentsatuta dago. Erronka eta galdera sail bati erantzun beharko diete, fitxa erraldoiak mugituz eta paduretako bitxikeria ugari argituz. Ekoetxeak familian gozatzeko prestatutako proposamena da, talde-lana eta lehiakortasun-ukitu sanoa uztartzen dituena.
Ikasketa jokoan
‘Paduratik Padurara’ jokoan parte hartuz tokiko faunari eta florari buruzko bitxikeriak, egungo ingurumen-erronkak ulertzeko erronka interaktiboak eta klimaren aldeko ekintzarekin (GJH 13) lotutako gaiak jorratuko dira.
Ekoetxea Txingudik animatu egiten ditu herritarrak Gabonetako oporretan aspertzeko aukerarik ez egoteko eta ingurumen-hezkuntza modu ludikoan jasotzeko. “Zuen zain gaude! Hemen denok bat egiten baitugu!”, adierazi dute antolatzaileek.



