Palmera Montero guneak energia berriztagarriei buruzko tailerra hartuko du urriaren 28an

Palmera Montero guneko 5. aretoak energia berriztagarriak etxebizitzetan instalatzeko aukeraren inguruko tailerra hartuko du datorren astelehenean, urriaren 28an, 18:00etan. Energia Argitu programaren barneko ekimena da da, non Irungo Udalak kolaboratzen du, eta OTCrengatik (Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoa) antolatuta izan dena.

Tailer honetan mota desberdineko energia berriztagarrien berri emango da, norberak bere etxerako bideragarriena zein den jakin dezan. Plaka fotovoltaikoen bidez energia sortzeari buruz hitz egingo da batez ere: autokontsumo indibidualaren, kolektiboaren eta tokiko energia-komunitateen inguruko aukerak azalduko dira.

Gainera, “Autokontsumoko instalazioen gida praktikoa” banatuko da. Gidaliburu horrek autokontsumoari buruzko informazio praktikoa ematen du, bai banakakoarena, bai kolektiboarena, sorkuntza fotovoltaikoan zentratuta.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, urriaren 25a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, hurrengo bideen bidez: energiabulegoa@gipuzkoa.eus helbidera posta elektronikoa bidaliz edo 605 75 76 87 telefonora deitzea astelehenetik ostiralera 09:00etik 18:00era.

Energia Argitu

Energia Argitu programaren helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. Horretarako, Jasangarritasun Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko gidak, Energia Argitu programaren web gunea, eta abar.

Energia Argitu da OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikoko Bulegoak bultzatuko duen jardueretako bat. Bulego hori Europar Batasuneko Next Generation EB funtsek finantzatzen dute, eta Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) kudeatzen ditu, Espainiako Gobernuaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana betez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude