Pintxoaren Ibilbidea: dastamenaren abentura

MUGAN Irungo Merkatarien Elkarteak antolatu duen Pintxoaren Ibilbideari esker, mokadutxo

Puiana tabernako Jesus Bautista, Idoia Sevilla sukaldaria, zerbitzaria eta pintxoa dastatu zuten bi bezero.
Puiana tabernako Jesus Bautista, Idoia Sevilla sukaldaria, zerbitzaria eta pintxoa dastatu zuten bi bezero.

oldea salduko dituzte 26 ostalaritza-establezimenduk. Elkartekide diren 200 dendatan
maiatzaren 26ra arte banatuko diren bonuen truke, 1,10 eurotan pintxo bat dasta daiteke.
Aurten 70.000ra ere irits litezke.

Hona Irunerok egin duen ibilbide txikia.

Luis Marianoko Virginia kafetegia genuen aurreneko geltoki, iazko irabazlea, hain zuzen. Bertan
Iñigo Pereñak hartu gaitu. “Joan den urtean masail-haragia aukeratu genuen osagai nagusi;
aurten, txerri-ukondoa. Dagoeneko dastatu dutenek hobea dela diote!!”.

Puiana tabernako 3 bezero.
Puiana tabernako 3 bezero.

Rosa Mari Olabarri eta Jose Manuel Beldarrain bertan topatu ditugu, Wonne izeneko
mokadutxoa dastatzen. “Ummm! Zoragarria! Oso zapore finekoa da eta tomate naturala
ederki doakio. 9 bat emango genioke”.

Virginian 2012an 8.000 pintxo saldu zituzten jarduera honi esker. “Aurten ikusiko dugu zenbat:
eguraldiaren baitan dago hori”, dio Iñigok.

Puiana tabernan sagardun odolkizko krokantea prestatu dute, pikilo-piper baten gainean.
“Guk atzo probatu genuen eta gaur berriro eskatu dugu, bikaina delako”, azaldu digu urtero
ibilbidea egiten duen koadrila batek. “Bai, zapore gozoa eta gazia ongi, oso, daude txertaturik”.

Aldamenean bikote bat, isil-isilik: ezin txintik esan, ahoa beteta baitute. Eta irentsi bezain

Virginiako sukaldaria
Virginiako sukaldaria

pronto: “Buah, hain gauza goxoa handiagoa egin behar lukete! Bonuak lortu bezain pronto
itzuliko gara”.

Jesus Bautista tabernako nagusia oso kontent dago lehenengo egunetan Pintxoaren Ibilbideak
izan duen harrerarekin. “Hasi denetik egun gutxi igaro badira ere, jende dexente etorri da
tabernara bonuak trukatzera”. Jesusen iritziz, ekimen guztiz onuragarria da jendea ateratzen
animatzeko. “Ostalari eta bezeroentzat primerako pizgarria da”.

Aitor Urtizberea, Zura jatetxeko Alberto Liebana eta Vanessa Sanchez
Aitor Urtizberea, Zura jatetxeko Alberto Liebana eta Vanessa Sanchez

Zura jatetxe-tabernan egin dugu ibilbide honetako azken geldialdia. PBT izenez bataiatu du
Alberto Liebana sukaldariak bere sormenaren emaitza zapore-tsua. Piperra, bakailaoa eta
tenpura ditu osagai nagusi. Hara non topatu dugun bikote bat pintxoa jaten, eta gu azkar
hurbildu gatzaizkio, iritzi eske. “Oso ona. Bakailao orriak ongi markatuak daude, guri gustatzen
zaigun bezala; gainera, urtsu dago eta piperraren mikatzarekin nahasketa bikaina da”.
Pintxoaren Ibilbidetik abiatu berriak dira, baina… “maiatzaren 26ra arte asko falta da”, diote.

Pintxoaren muntaketak erraza eta denbora gutxian egiteko modukoa izan behar duela dio DSC04505sukaldariak. Horixe gakoa. Eta zaporea? “Tira, aldez aurretik lagunen arteko dastaketak egiten ditugu, arraskastatsuenak aukeratzeko”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude