Pribazitatea sare sozialetan: inoiz igo behar ez zenituen argazkiak

Beste asko bezala, bazen behin neska bat, eta neska hark bere argazkiak Facebookera igo zituen, bere mutilarekin beste inorekin elkarbanatu gabe. Astebete geroago, nonahi ikusten ahal ziren.

38-proteger-privacidad-en-linea-internet-516x3401

Istorio bera entzuten da egunero, protagonistak aldatuta. Batzuetan ondorioak hain dira larriak, telebistan ere agertzen dira. Gertatutakoak aztertzen hasi orduko, gaiak beti eramaten gaitu plataforma digital desberdinen pribazitate-aukeren egiturara.

Izan ere, aspaldi honetan datuak babesteko legea hitzetik hortzera darabilgu: intimitate eskubidea dela, cookies delakoak, eta abar.

Xehetasun tekniko eta legala ematea baino, artikulu honek zentzua eta zuhurtzia gomendatzea du helburu, behin eta berriro esanagatik ez baita arruntena Interneten.

Blogetan argitaratutako artikulu bat baino gehiagotan, teorian Facebooken ikusterik ez daukagun argazkiak eskuratzeko moduak azaltzen zaizkigu: froga egin dut eta bai, halaxe da. Ez da batere zaila, edozein erabiltzailek jaitsi dezake babestutako argazki bat eta gero inolako mugarik gabe elkarbanatu. Horrek ederki erakusten du gure intimitatea babestea ez dela inondik inora zerbitzu sozial digitalak eskaintzen dizkiguten hornitzaile nagusien kezka nagusia.

Argazki baten intimitatea babesteko orduan badago, alabaina, (ia) inoiz hutsik egiten ez duen sistema bat: ez igotzea Internetera. Txorakeria dirudi, baina… bai, pribatuan mantentzeko modurik seguruena da.

Erne: “ia” idatzi dut. Telefono, ordenagailu, tablet edo halako dispositibo digital mugikorra baldin baduzu, irudia lapurtu eta gero publikoki zabaldua izateko aukerak badaude. Hortik aurrera, paranoiko ere jar gaitezke: erabil-tzaile-saioari ekiteko pasahitzaren beharra, dispositiboak blokeatzeko patroiak, kriptatutako karpeta pertsonalak, eta abar.

Baina, harira, hau da, Internet barruko pribazitatearen gaira. Ikastaroetan aipatu ohi ditudan trikimailuetako bat (beti eskaintzen dizkiot ordu batzuk pribazitatearen eta segurtasunaren gaiari) da, hain zuzen, sare sozialetan dena zabalik publikatzea, denentzat eskura. Zure burmuinaren ordenagailuan “hauedonorkikusitaereniribost” programa zabaldu behar duzu. Ez baduzu gai batekin programa hori irekitzerik, ez publikatu gai hori.

Horrela ezustekoak eta nahigabeak saihestuko dituzu. Ezagutzen dudan modurik seguruena da.

Pablo Moratinos
Marketing online-aholkularia
3yMedia Comunicación Digital

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude