2025eko San Pedro eta San Martzialetako Jaien atarian dago. Dagoeneko hiria prest dago jaien aurretiko asteburuan Puro Relajo eta Fangoriaren kontzertuez gozatzeko. Bi kontzertuak San Juan plazan izango dira eta gaueko 22:30ean hasiko dira.
Aurreko urteetako dinamika jarraituz, jaien aurreko asteburuan hasiko dira kontzertuak. Horrela, ekainaren 13an, ostiralarekin, Puro Relajo nafarrek rantxerak joko dituzte, eta, hurrengo egunean, Fangoria arituko da; dudarik gabe, jaietako izarrak izango dira madrildar ikonikoak. 22:30etan hasiko diren kontzertu hauek baino lehen, irudi eta mezu bat proiektatuko dira euskaraz, gazteleraz eta frantsesez indarkeria matxisten kasuen aurrean deitu beharreko 607 070 202 zenbakiarekin.
Astebururako beste ekintzak
Hain zuzen ere, larunbatean, 09:30etatik, Sanmartzialeko emakumezkoen eskubaloi txapelketa jokatuko da Artalekuko kiroldegian eta Uranzu frontoian. Beste aldetik, Burrunba Elektrotxarangaren 10. urteurrena dela eta, Txaranga Eguna emango da. Rockalean, Joselontxos, Mogunbo eta Jaiak eguna girotuko dute 12:00etatik aurrera Fangoriaren kontzertua arte, erritmoa eta soinua eramanez hiriko hainbat kaleetara.
Igandean, ekainak 15, 3X3 saskibaloi txapelketa dago, (09:00etatik 20:00etara) edota Kioskoan Dantzan adinezkoentzat (17:00etan) Zabaltza Plazan.



