Real Unión klubak jasoko du 2026ko ‘Capelomagnico’ saria Stadium Galen mendeurrena dela eta

Irungo “Stadium Galen” 1927ko otsailaren 13an “Real Union” eta “Real Sociedad” taldeen arteko partida, Gipuzkoako txapelketako kanporatzailea. (Iturria: Kutxateka. Identifi.: 32120257).

Bidasoako Txapelaundiak elkarteak urteroko batzarrean aho batez erabaki du 2026ko “Bidasoko Capelomagnico” titulua Irungo Real Unión klubari ematea. Izendapen hau Stadium Gal zelaiaren inaugurazioaren mendeurrena ospatzen den urtean kokatzen da, eta sari-banaketa datorren urriaren 25ean egingo da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, egun horretan egingo diren ekitaldi nagusien xehetasunak aldez aurretik jakinaraziko dituzte.

Hauxe izango da elkarteak Bidasoaldearen alde lan eta ahalegin berezia egiten duten pertsona nahiz erakundeei aitortza hau ematen dien zortzigarren edizioa. Txapelaundien esanetan, sariaren bidez eskerrak eman nahi dizkiote Irungo lehen taldeari kirol mailan zein arlo sozialean egindako lanagatik eta Irungo zein Bidasoko izena zabaltzeagatik. Horrez gain, azpimarratu dute Stadium Gal futbol zelaia baino askoz gehiago dela, hiriko eta eskualde osoko erreferente nagusia bilakatu delarik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude