Remember taldeak adinekoentzako dantzaldia girotuko du ostiraleko iluntzean

Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, “Kioskoan dantzan” programaren barruan, adinekoentzako dantzaldi bat egingo da berriz ostiral honetan, abuztuaren 15ean. Zabaltza plazan izango da hitzordua, gaueko 22:00etatik aurrera hasiko den kontzertu batekin. Remember talde lokalak girotuko du gaua. Eguraldi txarra egiten badu, ekimena bertan behera geratuko da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude