Salgai daude Janus Lesterren topaketa eta “El Sentido De La Birra” podcasterako sarrerak

CBA berriaren inaugurazio-ekitaldiaren atarian, Geltoki topaketa antolatu da Janus Lesterrekin, bai eta El Sentido De La Birra podcastaren grabaketa publiko bat ere, gonbidatu sorpresa batekin. Irungo Udaleko Kultura zerbitzuak jakinarazten du bi ekitaldi horietarako sarrerak salgai jarri direla dagoeneko, bi euroko prezioan, Udalaren webgunean.

Geltoki topaketa Janus Lesterrekin

Irailaren 11n, ostegunarekin, «Irun Zuzenean» areto berria estreinatuko da, Janus Lester musikari beratarraren emanaldi batekin. Kulturaren arloko pertsona esanguratsuekin topaketa informal eta inspiratzaileak antolatzera bideratutako Geltoki programazio-ildo berriaren barruan antolatu da emanaldia. Programaren ardatza pertsonak, inspirazioa eta sareak dira, eta jende guztiarentzako proposamenez gain musikaren, arte eszenikoen eta beste diziplina artistiko batzuen sektore profesionalei zuzendutakoak eskainiko ditu. Oraingoan, une gozoa bizi duen musikari bat bertatik bertara ezagutzeko parada izango da, Nerea Aliasen eskutik.

El Sentido De La Birra podcasta (gonbidatu sorpresarekin)

Berriz ere, «Irun Zuzenean» aretoa izango da ekitaldiaren kokalekua. Oraingoan, entzule gehien dituzten audio-programa baten grabaketa egingo da, zehazki, El Sentido De La Birra podcastarena. Bideopodcast formatuan grabatutako programa hau Ricardo Moyak zuzentzen du, eta atal bakoitzean elkarrizketa patxadatsu bat proposatzen du, gidoirik edo denbora-mugatik gabea, gertuko eta zintzotasunezko giro naturala sortzeko. Gonbidatu sorpresaren izena emisioan bertan iragarriko da, ohi bezala, 20:30etan.

Kultur eta Sorkuntza Zentroa

Kultur eta Sorkuntza Zentro berriak irailaren 11n irekiko ditu ateak, liburutegiaren osagarri gisa. Bertan, kulturaren eta sorkuntzaren lotutako ekimen ugari egingo dira, eta inauguraziorako ondu den programazioan diziplina artistiko horiek guztiak jasoko dira.

Horrela, ate-joka dugu CBA handituaren inaugurazioa, hiru eguneko jarduera multzo osatu batekin, non askotariko proposamenak eskainiko diren: zuzeneko musika, zinema, sormen-industria, bitartekotza, arte eszenikoak eta arte-erakusketak, besteak beste.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude