San Pedro eta San Martzial jaietako kartelak aurkezteko deialdia ireki du Kultura arloak. Lehiaketara aukeztu nahi diren lanak apirilaren 14tik 24ra aurkeztu ahalko dira Amaia Kultur Zentroan. Era berean, San Pedro eta San Martzial jaietako musika taldeak aukeratzeko bozketa prozesua irekita dago oraindik.
Aurreko urteetan bezala, lehiaketara aurkeztutako obra guztiak kultura, diseinu, arte eta argazkilaritzako profesionalek osatutako epaimahai artistikoak baloratuko ditu. Epaimahaiak finalean sartuko diren lanak aukeratuko ditu. Lehiaketara 40 kartel baino gehiago aurkeztuz gero, finalera 5 eta 10 kartel artean iritsiko dira. Lan gutxiago aurkeztekotan, 5 izango dira finalera iritsiko diren kartelak. Azken fasean hiritarrek haien lan gogokoenaren alde bozkatzeko aukera izango dute.
Lan irabazlearen egileak 1.200 euroko diru-saria jasoko du eta accesit-aren irabazleak, berriz, 300 euro. Hortaz, sarien kopuruak berdin mantenduko dira joan den urteko igoeraren ostean. Izan ere, sarien kopuruen igoerarekin kartelgintzan lan egiten duten profesionalak lehiaketan parte hartzea sustatu nahi zen.
Lanen aurkezpena
Lanak paperezko oinarri batean aurkeztu beharko dira, 70x50cm-ko formatu horizontalarekin. Kartelaren neurri berdinak dauzkan kartoizko oinarri baten gainean montatuta entregatu beharko dira. Paperaz gain, kartelaren irudia lanaren titulua eramango duen CD batean entregatu beharko da JPG edo PDF formatuan. Bertan bi irudi digital satu beharko dira, bata, 300 ppp-ko erresoluzioarekin eta 70x50cm-ko neurriarekin inprentara bidaltzeko eta, bigarrena, erresoluzio baxuagoarekin webgunera igo ahal izateko. Lanen sormenerako teknika libre da eta kartelean testu hau agertzea ezinbestekoa izango da:
Irun
San Pedro – San Martzial
2020 Ekaina Junio
Lanak Amaia Kultur Zentroan ordutegi honetan entregatu beharko dira: asteartetik larunbatera 16:00etatik 21:00etara eta igandeetan 11:30etatik 13:30etara. Antzokiko bulegoa astelehen, jai egun eta Aste Santuko egunetan zehar itxita egongo da.
Kontzertuak
Kultura arloak gogoratu duenez, San Pedro eta San Martzial jaietako kontzertuak aukeratzeko epea zabalik jarraitzen du. Martxoaren 1era arte herritarrek kultura arloak aurretik aukeratutako oinarrizko baldintzak betetzen dituzten taldeen artean haien talde gustokoenak bozkatzeko aukera izango dute. Guztira, 32 talde daude aukeran ekainaren 23, 27 eta 28ko gauetako kontzertuetzat.