Hilean behin, Iruneroren tarte honetara, euskal sukaldaritzaren historia gaingiroki eta hitz lauz ekarriko dugu. Oraingoan hastapenak izango ditugu hizpide, Santimamiñeko kobazuloetatik hasita.
Oraingoan menu berri eta berezi batekin gatoz: hitzen sukaldaritza. Hilean behin ez dizuegu barazki, arrain, ezta haragirik ere duten platerik ekarriko; hitzek osatutako platerekin osatuko dugu gure menu proposamen berri eta berezi hau.
Zer nolako menua prestatu dugu? Hiru atal garrantzitsu izango ditu menuak: sarrerakoetan, euskal sukaldari-tzaren iragana aztertuko dugu; plater nagusietan, gaur egunera etorri eta egungo egoera ezagutuko dugu; azkenburukoetan, etorkizunera begira jarri eta egon daitezkeen erronka eta helburuak argitzen saiatuko gara.
Hilean behin izango dugu hitzen sukaldaritzaren menu honetako mokadutxoak pixkanaka-pixkanaka dasta-tzen joateko aukera. Espero dut denboran egingo dugun bidaiaz eta gure sukaldaritza proposamen berriaz gozatzea, guk prestatzean egin dugun bezainbeste.
Mahaian eseri, eroso jarri eta gozatu hitzen sukaldari-tzarekin. On egin!
1. Kapitulua: nondik gatoz?
Ezin dugu ukatu euskal sukaldaritzak oinarri sendo eta indartsu bat duela gure herriaren kultura eta tradizioan. Historia luzeko herria garen heinean, gure sukaldari-tzak ere ibilbide luzea du; horren erakusgarri dugu lehen aipamena Santimamiñeko kobetan aurkitzen dugula.
Bertan aurkitutako lehen giza aztarnen artean, hainbat elikagairenak ere bazeuden: hainbat azterketaren ondoren ondorioztatu zuten itsaskiak egosi egiten zituztela jan aurretik, zopa moduko bat eginez.
Baina gizakia garatzen joan zen heinean, elikagaiak eta hauek prestatzeko teknika berriak ezagutzen joan zen; adibidez: gizakiaren biziraupen beharraren ondorioz historiaurrean garatu ziren Euskal Herrian ehiza, arrantza, abeltzaintza eta nekazaritza.
Erromatarrekin batera etorri zen lehen iraultza garran-tzitsua euskal sukaldaritzan. Elikagai berriak ekartzeaz gain, erromatarren ekarpen garrantzitsuena ordura arte euskaldunek erabiltzen zituzten produktuen optimizazioa izan zen, teknika berri eta sukaldeko-tresneria berriarekin batera.
Horra hitzen sukaldaritzan lehen mokadutxoa. Datorren hilabetean jarraituko dugu. Bitartean, gozatu gastronomiarekin, gozatu sukaldaritzarekin eta gozatu bizitzarekin, gastronomia, arteaz gain, festa bat ere badelako. On egin!
Oraitz Garcia
gastrofesta.com