Pinterest maitatzera zaramatzaten 5 arrazoiak

pinterest-tarta-g

Pinterest “kuttunen album” moduko bat da, oso ikusgarria, lagunekin eta zure interes berberak dituztenekin elkarbana dezakezuna.Sarea berez publikoa bada ere, erabilera pertsonal samarra da, zure kuttunak “pineatzen” ahal dituzunez gero: barrea eragiten dizun argazkia, zientzia-fikziozkoa dirudien azken berritasun teknologikoei buruzko artikulua, modan peto-peto dabilena edota amonaren errezetak.
Hauexek dira maitemindu gaituzten 5 arrazoiak, zu ere Pinterest maitatzera eramango zaituztenak:
1. Ikusizkoaren garaian bizi gara. Pinterest da, sare sozial guztien artean, ikusgarriena: ederra, atsegina, diseinuzkoa, koloreen orekak nahiz eztandak dituena.
2. “Markagailu” guztiak txukun ikusteko era bat da. Internet erabiltzaileak bazarete, ziur zuen kuttunen barra gainezka duzuela, Urtezaharrean Puerta del Sol plaza baino beteagoa.
3. Uste ez bezalako inspirazioa, etxeko antolamendua hobetzeko aholkuak, zeure garbikariak sortzeko errezetak, Rio de Janeiro bisitatzeko lojamendurik onena… Hautatu zure gaia, egizu bilaketa bat eta besotan eraman zaitzatela…
4. Ekimen aipagarriak dituzte. Adibidez, Mandela hil zenean, hasierako azalean sarbide zuzena jarri zuten munduko lider hark inspiratutako “pins” delakoetara iristeko.
5. Zoragarria da hartan nabigatzea, bai ordenagailuan, bai telefono edo tabletean… Aski da hatz bat irrista-tzea gauza bat gustatzen zaizula esateko, zeure sailetara eramateko edo nahi duzunari bidaltzeko (plataforman edo e-mailez).
Zeren zain zaude? Pinterest-en esaten duten bezala, sartu eta planeatu zure bizitzako bidaia.
Pinterestek maiteminduko zaitu
Olatz Goikoetxea
3yMedia Comunicación Digitaleko publizista

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude