Sanmartzial giroa airetik ikusia

Larunbatean, ekainaren 24an, Irungo jaiak direla eta, argazki berezia aterako da San Juan plazan. Antolatzaileek jendeari dei egin diote larunbatean 22:30an San Juan plazara hurbiltzeko. Drone bat eta mugikorreko pantailak erabiliz argazki bitxia ateratzeko asmoa dute.

Dronea goratzen denean, bertaratutakoek mugikorretako pantailak zuri edo gorriz jartzea da asmoa. Pantailaren hondoan jartzeko koloreak, zuria eta gorria, ekitaldiaren antolatzaileen, Euskodron, webgunean deskargatu daitezke. Ondoren, egindako argazki Euskodron eta Irungo Udalaren webgunean deskargatu ahalko da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude