Aurrera doaz Oiassoko Termak. Ondorioz, bihartik, otsailaren 4tik eta otsailaren 11ko arratsaldera arte Sarasate kale itxita mantenduko da eta. Irungo Udaleko Obrak, Mantentzea eta Azpiegituren arloak jakinarazi du zirkulazio-bidea eraikiko dela bitarte horretan.
Kalea itxi arren, erabiltzaileek garajeetarako sartzeko eta ateratzeko aukera izango dute. Kalearen itxiera museoaren alboan egingo da. Beraz, Eliza kaleko lehenengo tarteko garajeetako erabiltzaileak ohiko moduan sartu eta irten ahalko dira beren garajeetatik. Beraun Etxea eta Almirante Perez Portu kalearen arteko garajeen auzokideek, aldiz Sarasate kalea zirkulazioaren bi zentzuetan erabiliko dute garajeetarako irteera eta sarreretarako.
Asfaltatzen kanpainaren desbiderapenak
Era berean, azaroaren 9an eta 10ean Nafarroa hiribidea asfaltatzeko lanak egingo dira asfaltatze kanpainaren barnean. Beraz, igande eta asteleheneko gauetan, Sarasate kalea gaueko ordutegian irekiko da beharrezko desbiderapenak bertatik egin ahal izateko.



