Toki Alai BHI. Euskalduna sentitzen naizelako

Hiromi Yoshida naiz, izatez japoniarra; baina, egia esan, hemengo asko baino euskaldunago sentitzen naiz. Denbora librea dudanean, Azpeitira etortzea dut gustuko, nor naizen inoiz ez ahazteko.

Hiromi_Yoshida1
Euskara irakaslea naiz Japonian eta askotan galdetzen diot neure buruari nolatan sartu nintzen ni horrelako istorio batean, eta hauxe da erantzuna. Linguistika ikasi nahi nuen; hasiera batean Ingeles Filologia, baina hainbeste hizkuntza dago munduan… Nik arraro bat ikasi nahi nuen! Eskatu eta nire nahia errealitate bihurtu zen. Bertan, irakasle baten buruan euskara irakastea ziharduen eta horrela egin zen. Bost lagunek izena eman genuen taldea osatzeko.
Ikasketak bukatzean, Euskal Herrira etorri nintzen eta beste bizitza bat hasteko gai izan nintzen. Behin halaxe esan zidaten “euskara ez da zure ama hizkuntza”, eta hauxe erantzun nion, “zaharra da, ez zaio inori gustatzen, baina ama hizkuntza ez da lehenik ikasten den hura, pentsamenduak sortzen dituen hizkuntza baizik”.
Aurrera doaz denbora nahiz hitzak. Duela hogei urte lagunekin kalean barrena nindoanean, ez nintzen euskaraz hitz egiten ausartzen. Orain berriz, ez dut besterik egiten. Eta egia esan, Donostiako Alde Zaharrean euskara asko eta asko en-tzuten dut.
Nire ikasleei beti irakasten diet Euskal Herria non dagoen eta batez ere, ama hizkuntza pentsatzeko baliatzen dugun hizkuntza dela eta posible dela, bizitzan zehar, euskaldun berrien ama hizkuntza euskara bilakatzea. Beti egongo da denbora tx, tz, s, ts edo horrelakorik ikasteko.
Niri behintzat EITBko Nahieran hau entzuterakoan zer pentsatua eman dit: hemengoak ez mintzatzea eta japoniarrak mintzatzeko desiratzen egotea… Hau da marka, gero!
! OLATZ SANZ
TOKI ALAI BHI

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude