Toti Martínez de Lezea idazleak hitzaldi emango du ostiralean Irungo Emakumeen Etxean

Irungo Udaleko Berdintasun Zerbitzuak, Irungo Emakumeen Etxea Elkartearekin (IEEE) batera eta elkarren arteko kudeaketaren esparruaren barruan, Toti Martínez de Lezea idazlearen hitzaldi bat antolatu dute. Datorren ostiralean izango da, urtarrilaren 16an, 18:30etan Irungo Emakumeen Etxean. Ikus-entzuleak doan sartu ahalko dira, eserleku guztiak bete arte.

Liburuak eta feminismoa

Toti Martínez de Lezea erreferentea da eleberri historikoen idazleen artean. Topaketa honetan, feminismoarekin lotuta dauden bere liburu batzuei buruz hitz egingo du, bai eta emakumeak literaturan duen islari buruz ere. Hitzaldian zehar, halaber, emakume gisa literaturaren munduan izan duen esperientzia partekatuko du: bere ibilbidean izan dituen aukerak, erronkak eta zailtasunak, eta arlo honetan bizi izandako anekdotak, besteak beste. Hitzaldiaren ondoren, bertaratuek beren gogoetak partekatu eta galderak egin ahal izango dizkiote idazleari.

Elkarrizketa Feministak

‘Elkarrizketa Feministak‘ programa foro berri bat da, hilean behin gai edo formatu berri bat abiapuntu hartuta emakumeengan eragina duten askotariko errealitate berriak ezagutaraztea eta haiei buruz hausnartzea duena helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude