Txingudik Harpastum erakustaldia eskainiko du du  Dies Oiassonis jaialdiaren barnean uztailaren 13an

Argazkia: Dies Oiassoniseko ekitaldietako aurreko urteetako argazkiak. Iturria: Txingudi Errugbi Kluba.

Uztailaren 13an, erromatarren garaiko Harpastum izeneko kirolaren erakustaldian parte hartuko dute Txingudi Errugbi Taldearen senior jokalariek. Topaketa San Juan plazan jokatuko da 13:15etik aurrera, Dies Oiassonis jaialdiaren barnean.

Izan ere, Legionario erromatarrek praktikatzen zuten kirolak gaur egungo errugbiarekin antzekotasunak ditu. Jokoaren helburua baloia aurkariaren zelaiaren alde batera eramatea baita eta, saihesteko, defentsak kontaktu fisikoa erabil dezake.

Hondarribia Beach Rugby

Txingudi Errugbi Klubak antolatutako txapelketaren zortzigarren edizioan izena emateko aukera zabalik dago oraindik. Beste urte batez, eskualdeko errugbi taldeak jai eta laguntasun giroan antolatuko du “errugbi touch” modalitateko txapelketaren edizio berria, non izena ematen duten taldeak hiru mailatan antolatuko dira: senior maila, gizonezkoen taldeak zein emakumezkoenak edo mistoak jasotzen dituena; emakumezkoena eta beteranoena.

Jokalari bakoitzak 25€ ordaindu beharko ditu izena emateko, 30 uztailaren 2aren ondoren egiten badu, eta, trukean, kamiseta, jana eta edaria jasoko ditu. Pasa den urtean, 130 jokalarik, hamahiru taldetan antolatuak, hartu zuten parte eta aurten kopuru hauek gainditzea espero dute klubetik.

Egunean zehar, urtero bezala, errugbi inklusiboko erakustaldia izango da 11:30etan Hernaniko taldearen eskutik, eta taberna txiki bat eta merchandising saltzeko mahaitxoa egongo dira hondartzako pasealekuan, ikusle guztiei irekiak.

Eguerdi aldera, hirugarren denbora eskainiko zaie jokalari, epaile eta antolatzaileei eta, ekitaldi osoa DJ Asuncioren musikak girotuko du. Informazio osoa eta izen-emateko formularioa esteka honetan aurki daitezke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude